Azpiegiturak, S.A.M.P., Bizkaiko Foru Aldundiaren azpiegituren kudeaketaz arduratzen den foru sozietate publikoa, NAIDER-en laguntza teknikoa izango du 2025-2030 aldirako (eta 2050era begirako ikuspegiarekin) bere Energia Ekintzako Plan Espezifikoa lantzeko, EAEko Jasangarritasun Energetikoari buruzko 4/2019 Legea betez. Lan hau foru sektoreak bere energia-kontsumoak %35 murrizteko eta berriztagarriekin %32ko auto-hornikuntza maila lortzeko konpromisoaren baitan kokatzen da, 2030erako.
NAIDER-ek Azpiegituraken eraikin, instalazio eta energia-kontsumoen inbentario zehatza egingo du, eta horren gainean oinarrituta, oinarrizko diagnostiko energetikoa landuko du. Hortik abiatuta, legeak ezarritako baldintzak eta entitatearen errealitatea kontuan hartuta, eragile ezberdinak barne hartuko dituen ekintza-plana diseinatuko da, 2035eko esparruan eta 2050eko ikuspegiarekin.
Lan honek Azpiegiturak bere trantsizio energetikoan aurrera egitea ahalbidetuko du, eta aldi berean, foru sektore publiko osoaren kudeaketa jasangarriago eta efizienteago bati lagunduko dio.





