Azken hilabeteetan, Vitoria-Gasteizko Udal Hezkuntza Zerbitzuarekin elkarlanean aritzeko aukera izan dugu, “Vitoria-Gasteiz Hiri Hezitzailea” 2023-2030 Hezkuntza Planaren 2023-2025 programazioaren jarraipena egiteko.
“Vitoria-Gasteiz Hiri Hezitzailea” 2023-2030 Hezkuntza Plana udalaren hezkuntza-politika planifikatzeko tresna nagusia da, Hezkuntza Zerbitzuaren plangintza jasotzeaz gain, hezkuntzaren arloan udalaren esku-hartzea bideratuz eta epe luzerako esparru estrategiko bat ezarriz.
Jarraipenaren txostenak Planaren lehenengo programazioa aztertzen du, 2023-2024 eta 2024-2025 ikasturteei dagokiena. Bertan, programazioaren 91 jardueren betetze-maila zehaztu da. Halaber, indarguneak eta ahulguneak identifikatu dira, bai programazioaren ezarpenari dagokionez, bai planaren kudeaketa-ereduari dagokionez.
Jarraipen-prozesua ikuspegi metodologiko misto baten bidez garatu da, honako hauek barnean hartuta:
- Analisi kuantitatiboa, 700 adierazle baino gehiago aztertuz.
- Analisi kualitatiboa, Hezkuntza Zerbitzuko langileekin 4 eztabaida-talde eginez.
Lortutako emaitzak oso positiboak dira, 2025-2027 aldirako hurrengo programazioa diseinatzeko oinarri sendoa eskaintzen dute.
Jarraipenaren txosten exekutiboa Gasteizko Udalaren webgunean kontsulta daiteke.
Ilustrazioa: Shubham Dhage