Joan den ostegunean, otsailaren 22an, Udalsarea 2030 Udalerri Jasangarrien Euskal Sarearen eskualdeko topaketa izan zen Ribabellosan, Añanako Kuadrillaren eta hura osatzen duten udalen ordezkaritza tekniko eta politikoarekin: Armiñon, Erriberagoitia, Iruña Oka, Kuartango, Erribera Beitia, Gaubea eta Zanbrana. Topaguneak ezagutza partekatzeko eta esperientziak eta konponbideak trukatzeko balio izan zuen, tokiko ekintza jasangarria bultzatzeko.

Topaketan, Udalsarea 2030en lan-ildo nagusiak aurkeztu ziren – klima eta energia, ekonomia zirkularra eta bioekonomia, erosketa eta kontratazio berdea, lurzoruaren babesa, hondakinen prebentzioa eta kudeaketa, zero kutsadura eta osasuna –, bai eta tokiko erakundeei Euskadin tokiko ekintza iraunkorra eta 2030 tokiko agenda bultzatzeko eskainitako zerbitzuak ere. Kuadrillako udalerriek ingurumenaren arloan egindako jarduerak azaldu zituzten.

Modu nabarmenean, Udalsarea 2030ek Sobrongo Uraren Museoa Arabako lehen Ekoetxea bihurtzeko proiektua aurkeztu zuen, baita Añanako gatz-biltegi zahar bat Ekoetxe bihurtzeko proiektua ere. Bi zentro horiek Eusko Jaurlaritzaren ingurumen-ekipamenduen Ekoetxea sarea osatzen duten lau zentroei gehituko zaizkie (Urdaibai eta Meatzaldea, Bizkaian, eta Txingudi eta Azpeitia, Gipuzkoan).

Naider hitzorduan izan zen Udalsarea 2030 ematen dion laguntza dela eta, ingurumenaren arloko ekintza publiko iraunkorra, Agenda 2030, eta kontratazio publiko berdea bultzatzeko.