Interreg SIreNERGY (Social Innovation in Renewable Energies) proiektu europarrak, Energiaren Euskal Erakundeak (EEE) parte hartzen duenak, energia berriztagarrien proiektuen onarpen soziala hobetzen lagunduko duten ekimenak garatzea du helburu, herritarren parte-hartzearen eta dagozkion ekimenen sozializazioaren bidez, besteak beste.

Proiektu honen garapenean kokatzen da “Lurraldearen diagnostiko soziopolitikoa” azterlana, Euskadiko landa-eremuan energia berriztagarrien proiektuen egungo eta etorkizuneko garapenean eragina duten kanpoko faktoreak identifikatu eta aztertzera bideratua. EEEk NAIDERen laguntza izan du diagnostikoa berrikusteko eta garatzeko.

Azterketa eskualdeko diagnostiko baten atariko fasea da, landa-eremuetan energia berriztagarrien estrategiak hedatzeko hobekuntza-arloak identifikatzeko.