BIRATU Foroan izan gara gaur, Errenteriako Agustinak Zentroan erakundeak, enpresak eta iraunkortasunean adituak bildu dituena, hausnartzeko eta Oarsoaldea eskualdean ekonomia zirkularrerantz aurrera egiteko. Elkarrizketa eta lankidetza sustatzeko asmoz antolatutako ekitaldi honek tokiko ehun ekonomikoa eraldatzen ari diren esperientziak eta jardunbide egokiak partekatzeko plataforma bat eskaini digu.
Aizpea Otaegi Mitxelena Errenteriako alkate eta Oarsoaldea Garapen Agentziako presidenteak eta Unai Andueza Iraeta Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomi Sustapen Saileko zuzendariak ireki dute ekitaldia. Biek nabarmendu dute konpromiso kolektiboaren garrantzia ingurumen-erronkei tokiko ikuspegitik heltzeko.
NAIDERetik Biratu programaren irismena aurkezteko aukera izan dugu, eskualdeko enpresetan zirkulartasun-aukerak diagnostikatzeko eta sentsibilizatzeko garatutako ekintzak azalduz. Enpresa txiki eta ertainetan zirkulartasuneko tresna pilotuen inplementazioa izan dugu mintzagai, erreferentzia-eredu gisa erabiltzeko diseinatuak.
Ondoren, eskualdeko enpresek ekonomia zirkularreko esperientziak partekatu dituzte: Ondarreta, Papresa, Ekonek, Bixigarri Gastroteka, Merka Oiartzun eta Blue Design.
Foroa networking gune batekin amaitu da, non bertaratutakoek, Oarsoaldeko lau alkateak tartean, ideiak trukatu eta elkarlanerako aukerak aztertu dituzte, etorkizuneko proiektu bateratuetarako oinarriak ezarriz.