Hurrengo hiru urteetan, NAIDER Bilboko Udalaren laguntzaile izango da Bilbao 2030 Klima Misioaren garapenean, Horizonte Europak bultzatutako Europar Batasunaren misioarekin bat etorriz, “2030 baino lehen 100 hiri klimatikoki neutro eta adimentsu“.

2024an, Bilbok Klimarako eta Energia Jasangarrirako Ekintza Plana (PACES) aurkeztu zuen, eta 2019az geroztik, Neutraltasun, Erresilientzia eta Osasuneko 2050 Estrategia ezarri du. Bi ekimen horietan, NAIDEReko jasangarritasunean, trantsizio ekologikoan, eraldaketa energetikoan eta ekintza klimatikoan espezialista den taldearen laguntza izan du udalak, eta laguntza horrek aktibo jarraituko du datozen urteetan.

Otsailean, Udalbatzak Bilbo citiES 2030 plataformari atxikitzea izenpetu zuen, udal talde teknikoarekin elkarlanean garatuko dugun lanari hasiera emateko. Prozesuan, NAIDERek mundu akademikoan, teknologikoan, finantzarioan, enpresakoan eta instituzionalean adituak diren nazioarteko adituen aholku-panela izango du.


Irudi ilustratiboa: Elias Vicario, Unsplash