SCORE proiektua osatzen dugun CCLL (Coastal Cities Living Labs) guztiok berriz biltzeko aukera izan genuen irailaren 22an eta 23an Bartzelonan egindako Open Living Lab Days kongresuaren harira.
Lehen egunean, SCOREko partner-ek aukera izan genuen ikasitakoak elbarbanatzeko eta Vilanovako CCLLa eta bere aurrerapena hobeto ezagutzeko. Etapa ezberdinetan izan dituen arrakastak eta erronkak aztertu genituen, horrela, batzuentzat eta besteentzat lagungarriak izan daitezkeen esperientziak partekatzeko. Hori guztia, klima-aldaketaren aurrean erresilientzia areagotzeko ekosistemetan oinarritutako irtenbideak bilatzeko eta elkarrekin sortzeko helburuan modu egokiagoan aurrera egin dezaten.
Hilaren 23an, Open Living Lab Dayseko publikoaren aurrean, non hainbat herrialde eta hiritako living lab-ak bildu ziren, helburu desberdinetakoak, SCOREko CCLLek beren case studies-ak bertaratutakoei azaltzeko eta tokiko mailan egiten ari diren lana ezagutarazteko aukera izan zuten.