Trantsizio Ekologiko eta Erronka Demografikorako Ministerioak 2023ko abenduan argitaratu du Espainiako Ingurumen Profila 2022. Txosten horrek 100 adierazle baino gehiago biltzen ditu hainbat aldagai aztertzeko, hala nola airearen, lurzoruaren eta uren kalitatea; kostaldeen egoera eta itsas eta lehorreko ingurunea; edo baso eta ekosistema babestuen osasuna. Edizio honetan, lehen aldiz, enplegu berdeari, ingurumena babesteko gastuari edo ingurumen-zergei buruzko adierazleak sartu dira, besteak beste.